'NAFARROA BIZIKLETAN' NAZIOARTEKO I. BILTZARRA

'NAFARROA BIZIKLETAN' NAZIOARTEKO I. BILTZARRA

 

IRUÑEA   |   APIRILAK 17

ZATOZ ETA AURKITU

'Nafarroa bizikletan'

Foru Komunitateak 'Nafarroa bizikletan' Nazioarteko Kongresuaren lehen edizioa antolatu du nazioarteko leku onenetatik ikasteko eta, aldi berean, Nafarroan produktu zikloturistaren garapena erakusteko. Jarduera biziko hiru egun, agente espezializatuei zuzendutako fam trip bat eta topaketa profesional bat egingo dira Baluarten (Iruñea), apirilaren 17an.

Eman izena Nazioarteko I. Biltzarrean

Apirilak 17 | Ziudadela aretoa | Baluarte

Eman izena Nazioarteko I. Biltzarrean

Frantziako edo Alemaniako zikloturistak nolakoak diren jakin nahi duzu? Edota Eslovevian produktu zikloturista arrakastatxua nola sortu duten jakin nahi al duzu? Honelako eta bestelako galderak erantzungo dira “Nafarroa Bizikletan” Nazioarteko lehen biltzar honetan. Gainera, antolatutako mahai-inguruen bidez, Espainako beste lekuetan zikloturismoko produktuen klubak nola kudeatzen dituzten, Nafarroako indarguneak zein diren edo segmentu horretan espezializatutako publikoak zer bilatzen duen ere jakin ahal izango duzu.

Nazioarteko I. Biltzarra

Nori entzun ahal izango diozu topaketa honetan?

Hauek dira topaketa profesional honetan parte hartuko dutela baieztatu duten pertsonetako batzuk. Aukera paregabea izango da Nafarroako turismo aktiboaren funtsezko segmentu bati buruz ikasteko.

ALDI BEREKO ITZULPENA EGONGO DA INGELESEZKO ETA FRANTSESEZKO HITZALDIETARAKO
  • Jaume Marín

    Jaume Marín

    Turismo-komunikazioko eta -merkaturatzeko aholkularia. Esperientzien eta komunikazioaren bidez balioa sortzen laguntzen du.

  • Georges Golse

    Georges Golse

    Kazetari boluntarioa eta Frantziako Txirrindularitza Federazioko Prestakuntza Batzorde Nazionaleko kidea.

  • Olga Àbalos

    Olga Àbalos

    'Volata' txirrindularitza aldizkariaren sortzaile eta zuzendariak kazetari lana eta Bartzelonako Unibertsitateko irakaskuntza uztartzen ditu

  • Jan Klavora

    Jan Klavora

    Visit Goodplace-ko zuzendaria eta Esloveniako Goodplace-ko bazkidea. Goodtrail-en sortzaileetako bat.

  • Stephanie Mutsaerts

    Stephanie Mutsaerts

    Kanadar hau Northern Spain Travel tokiko hartzaile agentziaren sortzaile eta dinamizatzailea da, turismo aktiboan espezializatua.

  • Pruden Induráin

    Pruden Induráin

    Txirrindulari profesional ohia, Kirol eta Gazteriaren zuzendari nagusia izan da Nafarroako Gobernuan, eta zuzendari komertziala Conor Sports-en.

  • Laia Jerez

    Laia Jerez

    Turismo aktibo eta naturako brand manager-a Kataluniako Turismo Agentzian. Bereziki turismo iraunkorrean inplikatua.

  • Juan Pablo Molinero

    Juan Pablo Molinero

    Movistar Team txirrindularitzako talde profesionalaren CMO-a. Marketing Pro Sports, 20 urtetik gorako esperientziarekin.

  • Pol Tarrés

    Pol Tarrés

    Txirrindulari profesionala trail modalitatean eta blogaria. Brontzea 2018ko Europako Mendi Txirrindularitza Txapelketan.

Apirilak 17 | Ziudadela aretoa | Baluarte

Nazioarteko I. Kongresuaren egitaraua

  • 9.00 Ongietorria eta Kongresuaren hasiera. Rebeca Esnaola, Kultura, Kirol eta Turismo sailburua.
  • 9.05 Nafarroako Produktu Klubaren aurkezpena bizikletaz. Ana Rivas, Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaria.
  • 9.20 Ponentzia - Begirada bat kanpora. Beste leku batzuetako benchmarkinga, Jaume Marínen eskutik, turismo komunikazio eta komertzializazioko aholkularia.
  • 9.45 Ponentzia – Frantziaren eskaria. Georges Golse. Frantziako Txirrindularitza Federazioa.
  • 10.10 Ponentzia – Esloveniako bizikleta hartzeko eredua: nazioarteko publikoarekin lanean. Jan Klavora, Visit Good Placekoa.
  • 10.35 Kafea.
  • 11.00 Mahai-ingurua - Esperientziak produktu zikloturisten beste klub batzuetatik. Chus Blázquez de CiclaMadrid | Alberto Luque de Camino del Cid | Laia Jerez de Agencia Catalana de Turismo | Tito Conde de Club de Producto Cicloturismo Asturias | Juan Castro de Creaturisme - Valentziako Erkidegoa.
  • 11.45 Mahai-ingurua - Zikloturismorako Nafarroako Indarguneak. Pruden Indurain, txirrindulari profesional ohia | Juan Pablo Molinero Movistar Team-ekoa | Iñigo Labat Trail Proyect-ekoa | Nacho Calvo Nafarroako Kanpinen Elkartekoa.
  • 12.30 Mahai-ingurua - Zer bilatzen du zikloturismoko esperientziak erosten dituen publikoak? Chus Blázquez de Rutas Pangea | Pol Tarrés, txirrindulari profesionala | Iván González de Kolotrip | Olga Àbalos de Volata Mag.
  • 13.15 Mahai-ingurua - Zikloturismoa: Nafarroako enpresaren esperientziak. Borja Rodríguez de Irrisarri Land | Jorge Vaquero de Bidea Outdoor Consulting | Stephanie Mutsaerts de Northern Spain Travel | Ignacio Chiquirrín de Chiquibike Renting Bardenas.
  • 14.00 Lunch Networking.
Nazioarteko I. Kongresuaren egitaraua

"Nafarroa bizikletan" Produktu Kluba

Turismo Zuzendaritza Nagusitik "Navarra en bici/Nafarroa Bizikletan" produktu-estrategia bultzatzen ari gara. Estrategia hori 2024an garatuko dugu, turismo-segmentu hori dinamizatzeko, produktua garatzeko, prestatzeko, sustatzeko eta merkaturatzen laguntzeko. Horretarako, izen bereko produktu-klub sortu berria baliatuko dugu.

2024an, honako jarduera hauek egiten ari gara produktu-klub hori sustatzeko:

  • Kluba kudeatzeko laguntza teknikoa kontratatzea.

  • Klubeko kideak bilatzeko kanpaina.

  • Atxikitako enpresen kalitate-auditoria.

  • Azoketara eta workshop-etara joatea.

  • Laguntza eta dirulaguntza bideak.

  • Dinamizazio-ekintzak.

  • Argitalpen espezializatuak editatzea.

  • visitnavarra.es webgunean atal berezi bat sortzea 

  • Bizikleta-ibilbideen gaineko errealitate birtualeko irudiak sortzea.

  • EuroVelo 1en egokitzapena amaitzea.

Ezagutu "Navarra en bici" Produktu Kluba