Erabilera-baldintzak

    • Logotipoaren erabilera dirulaguntza, babesletza edo bestelako lankidetza-formula bati lotutako betebeharrak betetzera mugatzen da.
    • Haren erabilerak ezin du nahasgarria izan, ez eta Turismo Zuzendaritza Nagusiaren printzipio eta helburuekin bateragarriak ez diren helburu edo jarduerekin lotuta egon ere. 
    • Logoak enpresa edo entitate eskatzailearen logoa baino garrantzi nabarmen txikiagoa izan beharko du, bai kokapenean, bai tamainan.
    • Logotipoa txertatzean, hura osatzen duen hondo zuri osoa errespetatu beharko da, eta ez da ingeradako lerrorik izanen.
    • Multzo grafikoaren diseinua, koloreak eta tipografia ezin izanen dira aldatu; tamaina, ordea, bai, baldin eta bere proportzioak mantentzen badira eta Nafarroa hitzak gutxienez 20 mm baditu.
    • Diseinuagatik aurreko bi puntuak betetzen zaila izango balitz, kontsulta egin beharko diozu Marketin eta Produktu Turistikoaren Zerbitzuari izan litezkeen alternatiba grafikoei buruz.

Logoen eta bannerren bertsioak