Lehenik eta behin, gure webgune turistikoa ikustea gomendatzen dizugu

Eta orain, esaguzu: zer zerbitzu eskaintzen dizkiozu turistari?

Bete itzazu hurrengo jarraibide hauek, zure zerbitzuen eta eskaintza turistikoen arabera:

  • OSTATU BAT KUDEATZEN BADUZU

    Ostatuak “Antolatu zure bidaia / Ostatuak” atalean sustatzen dira, baita webguneko beste sail batzuetan ere.

    “Antolatu zure bidaia” atalean, ostatu-motak deskribatzen dira, eta bi esteka daude:

    • Open Data: ostatu erregistratu guztien zerrenda esportagarria dago –Excel da ohikoena–, turistak eskaintza ofizialaren berri izan dezan.
    • Googleko bilaketak ostatu-mota ezberdinei dagozkienak: hor, ostatu bakoitzaren Google My Business fitxak erakusten dira; turistarendako informazio arras jakingarria dago fitxa horietan.

    ZER EGIN BEHAR DUZU?

  • HARRERA-ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUEN BIDAIA-AGENTZIA BAT KUDEATZEN BADUZU

    Harrera-zerbitzuak eskaintzen dituzten bidaia-agentziek ostatua ere eskaintzen badute, “Antolatu zure bidaia / Bidaia antolatuak" atalean sustatzen dituzte beren zerbitzuak.

    Ostaturik gabeko jarduerak soilik eskaintzen dituzten bidaia-agentziek “Planak” atalean sustatzen dituzte beren zerbitzuak, eta webgune honen hasieran adierazitako jarraibideak bete behar dituzte.

    BALDINTZAK:

    • Nafarroako eskaintzari buruzko informazio zehatza duen webgunea izatea.
    • Kalitatezko argazkiak (horizontalak).

    ZER EGIN BEHAR DUZU?

    • Jar zaitez harremanetan Antolamendu Zerbitzuarekin turismo.ordenacion@navarra.es ​​​​​​​  helbidea erabiliz eta webgunearen lantaldeari jakinaraziko dio.
JARDUERAK ANTOLATZEN BADITUZU

JARDUERAK ANTOLATZEN BADITUZU

Jarduerak “Planak” izeneko atalean sustatzen dira

HONAKO ENPRESA HAUENDAKO DA:

  • Turismo aktiboko eta turismo kulturaleko enpresak, Turismo Erregistroan erregistratu beharra dutenak.
  • Artisautzako enpresak, Nafarroako Artisauen Erregistroan inskribatuak.
  • Ostaturik gabeko harrera-zerbitzuak eskaintzen dituzten bidaia-agentziak.
  • Jarduera turistikoak eskaintzen dituzten beste enpresa batzuk, erregistratu beharrik ez dutenak.
    • Nekazaritza-turismoako (upeltegiak, gaztandegiak, gatzagak, olio-dolareak...)
    • Turismo elkarteak, baldin eta turismo jarduerak ez badira haien jarduera nagusia.
    • Baliabide turistikoak kudeatzen dituzten enpresak, turistei esperientziak eskaintzen dizkietenak (gutxienez ere, bisitaldi gidatu bat), jarduerak laguntzailerik edo gidaririk behar ez duenean izan ezik (adibidez: geocaching-ak, ihesgelak, bisitaldiak audiogidarekin)

BALDINTZAK:

  • Jarduerei buruzko informazio zehatza duen webgunea izatea (edo Google My Business fitxa eguneratua)
  • Kalitatezko argazkiak (horizontalak). Argazkirik izan ezean, Nafarroako Turismoaren Fototekakoak erabiltzen ahalko dira.
  • Jarduerak gehienez ere egun bat irautea ostatu-gaurik gabe.

ZER EGIN BEHAR DUZU?

  • Inprimaki hau bete behar duzu (Googleko zure kontutik sartu behar duzu) eskaintzen duzun jarduera bakoitzeko.

NOLA EGUN ERATU ZURE JARDUERAREN INFORMAZIOA?

EKITALDI BAT ANTOLATZEN BADUZU

EKITALDI BAT ANTOLATZEN BADUZU

Ekitaldiak “AGENDA” izeneko atalean sustatzen dira

HONAKO ENPRESA HAUENDAKO DA:

  • Turismoarekin zerikusia duen zeinahi enpresa turistiko edo entitate publiko

BALDINTZAK:

  • Ekitaldiko jarduerak erakusten dituen kalitatezko programa bat izatea (webgunea edo PDFa).
  • Kalitate oneko argazkiak (orientazio horizontala-kartelik ez). Argazkirik izan ezean, Nafarroako Turismoaren Fototekakoak erabiltzen ahalko dira. de Turismo de Navarra.
  • Kirol ekitaldien kasuan, aurreko edizioetan Nafarroatik kanpo inskribatutako honako parte-hartzaile hauek izan behar izan dituzte.
    o    Gutxienez 100 parte-hartzaile, oso toki turistikoan egiten bada.
    o    Gutxienez 300 parte-hartzaile, turismo txikiko lekuetan egiten bada.

¿QUÉ DEBES HACER?

  • ​​​​​​​Cumplimentar este formulario con al menos 10 días de antelación a la celebración del evento (para poder rellenar el formulario deberás iniciar sesión con tu cuenta de Google).

¿CÓMO ACTUALIZAR LA INFORMACIÓN DE TU EVENTO EN PRÓXIMAS EDICIONES?

Zure negozioa mugitzeko lehen urratsak

Si acabas de registrar tu empresa turística aquí encontrarás otros consejos básicos para empezar a trabajar en el mundo del marketing turístico.

También podrás descargarte los logotipos oficiales, fotos y todo tipo de mapas y folletos que publica el Servicio de Marketing e Internacionalización Turística.