Europako proiektuak
Proiektuak
-
Ederbidea
Ederbidea
Proiektu hau Europa mailako lankidetzakoa da; horren bidez, Nafarroa, Gipuzkoa eta Pirinio Atlantikoak mugaz gaindiko lurraldeetako 12 bazkidek indarrak batzen dituzte bizikletaren erabilera sustatzeko.
EDERBIDEA proiektuak INTERREG POCTEFA programa europarraren babesa du.
-
Atlantic on Bike
Atlantic on Bike
AtlanticOnBike proiektu europarraren ardatza hau da: EuroVelo 1 ibilbidea helmuga turistiko gisa sustatzea eta garatzea. Ibilbide horrek Norvegia iparraldea eta Portugal lotzen ditu bizikletarako 11.000 kilometro bideren bitartez, eta Nafarroa zeharkatzen du oso paisaia ederretan zehar eta historiaren eta ondarearen aldetik oso aberatsa den ibilbide batean.
-
Bicimugi
Bicimugi
Proiektuaren helburua da bizikletendako bide nagusi bat sortzea Pirinio Atlantikoen eta Nafarroaren artean, horrela EuroVelo 3 ibilbidearen egitura garatzeko lurralde kideetan. Gainera, eta landa ingurunean mugikortasun jasangarria bultzatzeko asmoz, bide apalagoen sare bat egituratuko da, udalerriak EuroVelo 3 ardatzarekin lotuko dituena.
-
Gaturi
Gaturi
Proiektu honen helburua da Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Ipar Euskal Herria eta Bearno eskualdeen artean nazioarteko helmuga turistiko gastronomiko bat sortzea.