Zikloturismoaren definizioa eta deskribapena

Bizikletazko turismoak ingurumen inpaktu baxuko turismo eskaintza bat osatzen du, ingurune naturalarekiko erasokorra ez dena.


Helburu turistiko masiboa ez duten barne eta landa eremuetako garapen ekonomikoa sustatzen du, eta enplegu berria sortzea ahalbidetzen du, tokiko biztanleria finkatzen lagunduta. Abiadura moteleko turismo proposamena da, eta tokiko ondarearekiko interesa sustatzen du. Faktore bereziki interesgarria da denboraldi baxuko hiletan, sasoikotasunaren eragina gutxitzen baitu; izan ere, udaberria eta udazkena dira garai aproposak zikloturismoa praktikatzeko.

Produktuarekin lotuta ematen ditugun zerbitzuak

Nafarroa Bizikletan Ekintza Planaren jarraipena eta koordinazioa
Planeko ekintzak gauzatzea
Txirrindulariendako zerbitzuak garatzeko aholkularitza
Nafarroa Bizikletan Turismo Talde Teknikoaren (NBTTT) koordinazioa
Nafarroak bizikletarako helmuga gisa dituen ahulguneak eta mehatxuak zuzentzea
NBTTTn landutako gaien laburpena erakusten duten buletinak idaztea eta igortzea
Intereseko eragileen datu basea

Dokumentazioaren gordailua:

Lanerako plana
Zikloturismoko diagnostiko plana 2020-2022: Produktu honi lotutako sektore turistikoaren eskaintza aztertzea eta eskariaren datuak biltzea. Indarguneak, mehatxuak, aukerak eta ahulguneak identifikatzea, bai eta jarraitu beharreko lerro estrategikoak ere.

2020-2022 aldirako Ekintza Plana:  Programatutako 33 ekintza Nafarroa zikloturismoko helburu nabarmen gisa koka dadin laguntzeko, 6 ardatzetan (gobernantza, produktua, behatokia, marketina, merkaturatzea eta ekonomia).

Dokumentu garrantzitsuak:

Jardunbide egokiak:

Ecocicleren katalogoa

Tokiko parte hartzerako gida

Next Generation

Europa berdea: Bizikletendako azpiegiturak handituz eta hobetuz eta garraio publikoko sareetan inbertsioa areagotuz, besteak beste, Europa osoko abiadura handiko trenbideetan. Espero da Saratsa-Iruña tartea garatzea eta txirrindulariendako zerbitzuak eta azpiegiturak digitalizatzeko eta sortzeko aprobetxatzea

Zikloturismoa atalarekin harremanetan jartzeko