Eginkizunak eta osaera

Eginkizunak:

a) Nafarroako artisautzako lanbideen errepertorioan txertatzeko aldaketak aztertzea eta proposatzea.

b) Eskariak aztertzea eta artisautza enpresaren kalifikazioa proposatzea, aldeko irizpen bidez, 5. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako kasuetan. 


c) Artisautzaren sektoreari eragiten diolako batzorde honi eska dakiokeen beste ezein eginkizun.

Osaera:

Kontseiluburua: Merkataritzaren arloko eskumena duen zuzendari nagusia edo hark eskuordetzen duena.


Legez eratutako artisau elkarte bakoitzeko ordezkari bat, elkarteek beraiek izendatua.


Merkataritzan eskuduna den kontseilariak izendatutako artisautzako adituak; bi, gehienez ere.


Departamentuko teknikari bat, kontseilariak izendatua, Kontseiluko idazkaria izanen dena.
Honako hauek arautzen dute osaera: 
 

Honako hauek arautzen dute osaera: 188/1988 FORU DEKRETUA, EKAINAREN 17KOA, NAFARROAKO ARTISAU SEKTOREA ANTOLATZEN ETA GARATZEN DUENA,  y 109/2002 FORU AGINDUA, URRIAREN 17KOA, INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA, TURISMO ETA LANEKO KONTSEILARIAK EMANA, NAFARROAKO ARTISAUTZAREN AHOLKU KONTSEILUKO KIDEAK IZENDATZEN DITUENA

Nafarroako Artisautzaren Aholku Kontseiluarekin harremanetan jartzeko