Ostatu turistiko bat baduzu, erregistratu egin behar duzu

Gogoratu ostatu turistikorik baduzu, apartamentua edo etxebizitza bat, adibidez, Nafarroako Turismo Erregistroan inskribatu eta inskripzio-kodea jakitera eman behar duzula.

Ostatu turistiko guztiek dute betebehar hori, jendearentzat noiz irekita dauden kontuan hartu gabe. Hau da, bai urte osoan zehar, bai noizean behin bakarrik (asteburuetan, jaiegunetan edo oporretan) erabil daitezkeenek.

Gainera, Nafarroako Turismo Erregistroan duten inskripzio-kodea ikusgai jarri behar duzu zure ostatuari buruz egiten duzun publizitate, informazio eta deskribapen guztietan.

Betebehar horiek betetzen ez badituzu, 9.000 eurorainoko isuna jaso dezakezu.

Nafarroako Turismo Erregistroa

Turismo jasangarriaren alde

Turismo Erregistroan agertzeak zure bezeroei konfiantza eta segurtasuna eman eta zure konpromisoa eta erantzukizun soziala agerian utziko ditu. Gainera, Turismo Zuzendaritza Nagusiak eskaintzen dituen zerbitzuak, laguntzak eta prestakuntza jaso ahal izango dituzu. Informazioa gehiago behar baduzu, jo hona: turismo.ordenacion@navarra.es.

Viñeta de Oroz con el fantamas y el encierro

Turismoa Ikuskatzeko Plana

Turismo Zuzendaritza Nagusiak badu ikuskapen-plan bat, ostatuen eskaintzan intrusismoari aurre egiteko, turismo- jarduera klandestinoa murrizteko eta lehia desleiala saihesteko.