BERRIKUNTZA ekitaldia

Zatoz sektoreko azken joerak ezagutzera

 

Datorren astelehenean, otsailaren 26an, Baluartek turismo-sektore osoari zuzendutako ekitaldi profesional bat hartuko du. Topaketa BERRIKUNTZAn oinarrituko da eta begirada bikoitza eskainiko dugu: bata kanpora begira, teknologia berriak sektorera nora bideratzen diren jakiteko, eta bestea barrura begira, Nafarroan egiten ari diren ekintza berritzaileenak ezagutzeko aukera emango diguna.

Ezagutu zer duzun zain!

Vídeos de las ponencias

Si no pudiste acudir a este evento de innovación celebrado en Baluarte o quieres recordar las diferentes ponencias y dinámicas que se desarrollaron durante esta jornada, ponemos a tu disposición los seis vídeos con las diferentes intervenciones. 

HIZLARIAK ETA DINAMIZATZAILEAK

Nortzuk parte hartuko dute ekitaldi honetan?

Topaketa sektorial honek hitzaldiak, dinamizazio jarduerak eta topaketarako guneak konbinatuko ditu. Adituei entzuteko ekitaldia da, baina baita 'eginez ikasteko' eta sektoreko beste lankide batzuekin hitz egiteko eta esperientziak partekatzeko aukera izateko ere.

  • Rebeca Esnaola

    Kultura, Kirol eta Turismo Saila

    Rebeca Esnaola

    Kultura, Kirol eta Turismoko sailburuak ongietorria emango die bertaratutako guztiei

  • Ana Rivas

    Turismo Zuzendaritza Nagusia

    Ana Rivas

    Turismoko zuzendari nagusiak Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren hurrengo urteetarako jarduera-ildoak aurkeztuko ditu.

  • Alex Rayón

    Braincode.tech

    Alex Rayón

    Etorkizunari begirada bat adimen artifizialean, programazioan, webean, zibersegurtasunean, aplikazio mugikorretan eta abarretan aditu honen eskutik.

  • Alberto Ecay

    Turismo Zuzendaritza Nagusia

    Alberto Ecay

    Turismoaren Lurralde Garapen Jasangarriko Zerbitzuko zuzendariak TZNren berrikuntza-proiektuen berri emango du.

  • Pilar Tellechea

    CEIN

    Pilar Tellechea

    CEINek leiho bat irekiko dio sektoreari, landa-ingurunean turismoko ekintzailetza sustatzeko proiektua ezagutarazteko.

  • Natalia Zapatero

    Turiskopio

    Natalia Zapatero

    Digitalizazioan eta turismo-copywritingean aditua den aholkularitza-enpresa honek dinamika bat egingo du gure burua eraginkortasunez aurkezten ikasteko.

Ekitaldiaren egitaraua

Baluarte | Luneta aretoa | 2024-02-26

Ekitaldiaren egitaraua

  • 8.45 Bertaratuen harrera eta kontrola Baluarten
  • 9.00 Ongietorria Kultura, Kirol eta Turismo sailburu Rebeca Esnaolaren eskutik
  • 9.05 "Turismoaren Zuzendaritza Nagusiaren ildo estrategikoak" aurkezpena, Ana Rivas zuzendari nagusiaren eskutik.
  • 9.15 "Adimen artifiziala, nire egunerokotasunerako aukerak" hitzaldia, Alex Rayónen eskutik.
  • 10.15 Turismoko Zuzendaritza Nagusiaren berrikuntza turistikoko proiektuen aurkezpena, Alberto Ecayren eskutik
  • 10.45 Kafea
  • 11.15 "Ekintzailetza landa-turismoan" aurkezpena, CEINeko Pilar Tellechearen eskutik.
  • 11.45 Dinamika: "Modu eraginkorrean aurkezten ikastea". Prestakuntza, sorkuntza eta speed networkinga Natalia Zapateroren eskutik
  • 13.15 Itxiera

Últimas noticias

Ver más noticias