Zerbitzuen sektorea aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen (ERTE) % 84 da, eta COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiak langile guztien % 55i eragiten die.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Manu Ayerdik prentsaurrekoan eskaini ditu datuak, jarduera-sektorearen, zonifikazioaren eta enpresa-tamainaren arabera banakatuta.Martxoaren 13az geroztik, Lan Zerbitzuak 6.595 espediente erregistratu ditu guztira, eta horren barruan 55.486 langile sartzen dira. Generoaren arabera, erregulazio-espedienteak eragindako 55.486 pertsonatatik 34.114 gizonak dira (%61,48) eta 21.372 emakumeak (%38,52).

Aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedienteen %99ak lanpostuei eusten die jardueran berriro hasi arte; alegia, eteteko edo murrizteko ERTEa da.

Erregistratutako espedienteen kausari erreparatuz gero, %93,6a ezinbestekoak dira; aldiz, gainerako %6,4a ekoizpen, kausa tekniko, antolakuntza eta/edo ekonomia-arlokoak.

Datuak sektore eta zona geografikoen arabera

Zerbitzuen sektorea da kalte gehien jasan duena, erregistratutako espedienteen %84arekin (5.542 kasu) eta kaltetutako langileen %55,47arekin (30.780 pertsona). Jarraian, Industria dago, espedienteen %10,2arekin (673), baina enpleguan ere eragin oso handia izanik: 22.632 pertsona (langileen %40,79).

Askoz ere urrunago dago Eraikuntza, espedienteen 5,2ra iristen da (345) eta kaltetutako langileen %3,22arekin (1.784), eta, azkenik, Lehen Sektorea aurkitzen da, ERTEen %0,22arekin (15 kasu) eta kaltetuen %0,16arekin (87 pertsona).

Jarduera-adar zehatzagoetara jaitsita, ibilgailu motordunen fabrikazioak du ERTE gehien: kopuru osoaren %21a; jarraian, janarien eta edarien zerbitzuen adarra dago (%14,37) eta, distantzia handiagora, txikizkako merkataritza, motordun ibilgailuak eta motozikletak kenduta (%5,5). 

Zona geografikoei dagokienez, eremu nagusiak, tartean Iruñerriak, hartzen du espedienteen %62,8a (4.142) eta langileen %67,8a (37.612). Ondoren, Ebroko Ardatza dago, kaltetuen %14,8rekin (8.227). Jarraian, Nafarroa Atlantikoa (5.241 langile, %9,4), Erdialdea (3.784 langile, %6,8) eta Pirinioak (462 pertsona, %0,8) aurkitzen dira.

Langileen lanari dagokionean, berriz, %25,6ak (14.225) enpresa handietan egiten du lan (250 pertsona baino gehiago plantillan); %20,93ak (11.618) enpresa ertainetan (50 eta 250 pertsona artean); %32,9ak (18.271) enpresa txikietan (6 eta 49 langile artean) eta %14,79ak (8.209) mikroenpresetan (gehienez 6 pertsona).

Kaltetutako langileen ia erdia (%47,69) enpresa txikietakoak eta mikroenpresetakoak dira (50 langiletik beherakoak), eta horien ERTEak aurkeztutakoen %95,7ra iristen dira.