ACAVe (Bidaia-Agentzia Espezializatuen Elkarte Korporatiboa) estatu-mailako enpresa-elkarte bat da, irabazi asmorik eta helburu politikorik gabea, “haren kideen eta bidaia-agentzien sektorearen interesak ordezkatu, defendatu eta sustatzea” helburu duena. 1978an sortu zen elkarte honen egoitza soziala Bartzelonan dago, baina Madrilen ere delegazio bat du.
 
Travel Market izeneko ekitaldi horietan, asoziatuek, bidaia agentziek, touroperadoreek, turismo-bulegoek, hotel-kateek, hegazkin-konpainiek eta abarrek eskaintzen dituzten zerbitzu, produktu eta helmugei buruzko nobedadeak aurkezten dizkiete Espainiako bidaia-agentziei.

Hori dela eta, interesgarria da gure produktu eta zerbitzu turistikoen eskaintza aurkeztea hain transbertsala eta diziplinanitza den sektorearen arlo batean.
 
Halaber, Nafarroako Turismoak ekainaren 9an Tenerifen eta ekainaren 10ean eta 11n Katalunian egingo diren Travel Marketetan ere parte hartuko du helmuga gonbidatu gisa. Azken horretan, B-Travel azokarekin bat egingo du eta Kataluniako bidaia-agenteei Nafarroa berariaz aurkeztuko zaie.