155E/2020 Ebazpena, martxoaren 30ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana

Horretan, ezartzen da ezen alarma egoera deklaratutako egunean bezeroak modu egonkorrean edo denboraldi baterako ostatu hartuta zeuzkaten ostatu turistikoek horren berri eman behar diotela Nafarroako Turismo Erregistroari.

Orobat, jakinarazi behar dute ez direla jendearentzat zabalik egonen bezero horiek ostatua uzten dutenetik aurrera, SND/257/2020 Aginduan aurreikusten denarekin bat.

Martxoaren 23ko TMA/277/2020 Aginduaren eranskinean ez dauden ostatu turistikoek (aipatutako agindu hori aldatu zen TMA/305/2020 Aginduaren bidez) ostatu ematen ahal diete, soilik, ministro-agindu horren 1. eta 2. artikuluetan zehazturiko kolektiboei, eta, horretarako, mezu elektroniko bat igorriko dute turismo.comercio.covid19@navarra.es helbidera, horren berri eman diezaien herritarrei Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak.

Zerrenda, agertzen duena Nafarroako Foru Komunitatean zer ostatuk ematen duten zerbitzua, bat etorriz martxoaren 23ko 277/2020 Ministro-aginduarekin, zeinaren bidez funtsezko zerbitzutzat deklaratu baitziren zenbait ostatu turistiko eta eman baitziren xedapen osagarri batzuk. https://www.navarra.es/NR/rdonlyres/B4807750-8314-45A0-9768-64D22181DBD7/460091/Listadoalojamientosa5deabril.pdf

155E/2020 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, bermatzen duena eraginkorrak izanen direla, batetik, martxoaren 19ko SND/257/2020 Agindua, eten zuena ostatu turistikoko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera, bat etorriz COVID-19 birusak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10.6 artikuluarekin, eta bestetik, martxoaren 23ko TMA/277/2020 Agindua, zenbait ostatu turistiko funtsezko zerbitzutzat deklaratu eta xedapen osagarri batzuk eman zituena.


TMA/305/202 Agindua, martxoaren 30ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita martxoaren 23ko TMA/277/2020 Aginduaren eranskina. Aipatutako TMA/277/2020 Aginduaren bidez, zenbait ostatu turistiko funtsezko zerbitzutzat deklaratu ziren eta xedapen osagarri batzuk eman ziren.