Hitz hauek eskaintzen dizkizuet Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusi gisa agurtzeko.

Lehenik eta behin, Zuzendaritza Nagusiko langile guzti-guztiek egindako lana azpimarratu nahi dut. Esan beharra dago zuzendaritza honek profesional bikainak dituela, eta haietako askori esker aurrerapauso erraldoiak egin direla.

Halaber, urte hauetan guztietan gurekin lan egin duten eragile publiko eta pribatuen ahalegin itzela eskertu nahi dut. Ahalegin horri esker, unerik zailenak ere gainditzeko gai izan gara, betiere zuen laguntzarekin eta ulermenarekin.

Horrez gain, esan nahi dizuet ohorea izan dela niretzat bi legegintzaldiz, azken zortzi urteotarako, Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Nagusi honetan lan egiteko hautatua izatea, eta biziki eskertzen dudala neuregan jarritako konfiantza.

Horretan egin ditut ahalegin guztia, gizarte hobe baterantz aurrera egiteko, plan berriak ezarriz eta, asmo handikoak izanik ere, lor daitezkeen helburuekin. 

Hala ere, jakin badakit erronka batzuk lortzeko daudela oraindik; eta, zergatik ez aitortu, nolabaiteko frustrazioa ere dudala onartzen dut, nahi adina lortu ez izanagatik.

Edonola ere, aurrerapauso handiak egin ditugu zeharkako arloetan; esate baterako, legedian, digitalizazioan, gobernantzan, datuen analisian, gardentasunean… Haatik, asko dago egiteko, Europako Next funtsekin lotutako plan eta proiektuak batez ere. 82 milioi eurotik gora 2026. urtera arte exekutatzeko!, eta zalantzarik gabe sektorearen, gure lurraldeko herritarren eta planetaren beraren bizitza hobetuko dutenak, zinez hala dela uste dut.

Horregatik guztiagatik, balantzea ona da, gogobetegarria; hobea Turismoa arloan, ez hainbeste ikusgarritasun eta baliabide gutxiago dituzten Merkataritza eta Kontsumoan.

Amaitzeko, legegintzaldi berri honetan onena opa dizuedala esan nahi dizuet. Arestian esan dudan moduan, jada abiarazitako proiektu ugari sendotzeko eta sektorea erreferentziazko helmuga iraunkor bihurtzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko une egokia izatea espero dut.

Ziur nago arlo hauetako arduradun berriek haien energia eta ilusio guztia jarriko dutela zuei horretan laguntzeko. Horrez gain, onena opa dizuet, Pablo Ezkurra eta Ana Rivas.

Animo zereginarekin eta mila esker adiskide guztiei zuen laguntza, ahalegin eta elkarlanarengatik!