Asteazken honetan, maiatzak 27, “Nafarroako Turismo Jardunaldiei” emanen zaie hasiera. Bertan, sektoreko arlo estrategikoak landuko dira, hala nola, COVID-19ak eragindako egoerari aurre egiteko berrikuntza eta leku turistikoen egokitzapena. Lehen saioan, Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak, eta Isabel Oliver, Estatuko Turismo Idazkariak Foru Komunitateko zein Estatuko turismo establezimenduak berriz ere zabaltzerakoan jarraitu beharreko protokoloak aurkeztuko dituzte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).