Enpresa turistikoen Eraldaketa Digitalerako Laborategia aldaketa teknologikotik harago doan proiektua da, eta haren kultura enpresarialean pentsamolde berri bat sustatzea du helburu.

Lehenengo urratsa eraldaketa digitalera bideratutako prestakuntza-plan bat taxutzea izan zen. Udazkenean lehenbiziko prestakuntza-ikastaro bat eskaini eta gero (2020ko Prestakuntza Turistikorako Planaren barruan) ?8 enpresaren parte-hartzea izan zuen?, interesa agertu zutenen artean hautatutako beste 10 enpresentzako lehenengo edizio batekin hasi zen martxoa. Xedea da, zalantzarik gabe, adituek prestakuntza eman diezaieten eta “egiten ikasi” metodologiaren bidez lagun ditzaten. Era horretan, parte-hartzaileei lagunduko diete haien xedeak definitzen eta lanerako ekosistema produktiboagoa sortzen, edozein egoeratara eta merkatuak jasan ditzakeen aldaketetara azkar moldatuko dena, beti eredu iraunkor batean oinarrituta.

Horrela bada, ikastaroko irakasleek azpimarratzen dute ezen, teknologia hobetzen laguntzeko aukera ematen digun tresna bat dela jakitun, eraldaketa digitala aldaketa kulturala dela enpresa digitalizatzea baino gehiago, eta erronka lanerako ekosistema berritzaileagoa, produktiboagoa sortzea dela, edozein egoeratara azkar moldatzeko gai izango dena.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia buru duen proiektu honetako laguntzaileak NASERTIC, ATANA eta Roundcubers dira.


“Nire negozioari buelta eman diot”

Leríngo bi landetxeren jabe den Nievesek (“La Tahona” y “La Cuca”) honela definitzen du Eraldaketa Digitalerako Laborategiko ikastaro pilotuan bizitakoa. Iazko azken 3 hilabeteetan, “asko ikasi nuen, are gehiago hausnartu, eta ohartu nintzen hasi nintzenean eta amaitu nuenean ez nintzela pertsona berdina”. Pandemiaren aurretik gure etxeak ongi saltzen ziren, biak ala biak kalitateko Qa dute, baina ikastaroari esker, “nire negozio-kontzeptua erabat aldatu da” eta mailarik altueneko establezimendu batera eraman dut “beste 3 zerbitzurekin osatuta, astroturismoa (starlight gisa kalifikatutako herri batean), mildfoundness travel (adibidez, ‘baso-bainuen’ bidez gorputza eta arima naturarekin konektatzea sustatzen duen turismo-eredua) eta zikloturismoa (ziurtagiridun europar ibilbideak dituen herri batean)”. Eskaintza horri gastronomikoa gehitzen diogu, KM0 produktua oinarri duena, eta nekazaritzako elikagaien ekoizpena eta bertako ostalaritza-negozioak inplikatzen dituena.

“Nolakoa da nire negozioa, nolakoa izan liteke, nori zuzen gatzaizkioke…? Galdera horiek gure xede-bezeroa deskribatzeko aukera eman digute eta, bestetik, digitalizazioaren eta sare sozialetako posizionamenduaren bidez, ikastaroan erakutsi ziguten ‘ozeano urdin’ hori bilatzekoa ere bai”.

Halaber, ikasi dut elkarrekin etorkizun oparoagoa dugula, “alegia, sektoreko protagonista ezberdinen sinergiak batzen baditugu (nekazaritza, ostalaritza, landa-turismoko beste negozio batzuk, entitateak, erakundeak…) eta naturarekin lotutako turismo jasangarri baten filosofiaren eta gure bertako produktua babestearen alde egiten badugu, krisi pandemiko honetatik ateratzeko askoz aukera gehiago izango ditugula”.

http://www.casaruraltahona.com/
http://casaruralcuca.com/

Ikastaroak aldatzeko eta errealitatera moldatzeko indarra ematen ari dit

“Mundua abiada bizian doa eta ‘boladan egotea’ zaila da. Errealitate horrez jabetzen nintzen ikastaroa egin aurretik, baina ez nekien nola ekin egokitzeko”. Eugeniok azaltzen duenez, “martxoan hasi nintzen maiatzean bukatuko dugun Eraldaketa Digitalerako Laborategiko ikastaroa egiten eta, egia esan, ez nukeen sekula imajinatuko une honetan gure negozioan egiten ari naizena egiteko gai izango nintzenik, ikastaroa egiten dudan bitartean”. Zeren, “duela 5 urte, online erreserbak guztien % 10 ziren; gaur egun, % 80 dira eta gehienak mugikorretik egiten dira”. Gure webgunea eraldatzen eta sare sozial guztietan posizionatzen ari gara, “baita Tik-Token ere”, diosku barrez Eugeniok. Hori dela eta, “gisa honetako negozioak animatzen ditut honelako ikastaroetan izena eman dezaten gure proiektuen ikuspegia aldatzeko indarra ematen dutelako, gaur egungo errealitatera egokituz”, esaten digu bere kanpinetik bizikleta elektrikoekin irteerak egin daitezkeela eta bere jatetxea urte osoan irekita dagoela oroitzen duen bitartean.

https://www.campingacedo.com/