Joan diren San Fermin Jaietan Iruñeko establezimenduetan ostatu hartu eta Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak eginiko inkesta jaso duten pertsonen %44k hirian eman beharreko egonaldian 1.000 euro baino gehiago gastatzea aurreikusten zuen. Kasuen %87rentzat jaietako esperientzia "oso ona edo ona" izan da. Turismo zerbitzuetako enpresek lehenbiziko balantze "oso positiboa" egin dute, eta jarduerak gora egin du.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).