Milioi bat turista baino gehiagok igaro dute gaua Nafarroan araututako turismo ostatuetan urteko lehenbiziko zortzi hilabeteetan, hau da, iazko epealdi berean baino %4,2 gehiagok. Horrez gain, igarotako gauak %6,2 gehiago izan dira, fakturaturiko 2.300.603 gau, alegia, Estatistika Institutu Nazionalak turismo establezimenduen okupazioari buruz eginiko inkesten datuek erakusten dutenez. Orokorrean, batez besteko egonaldia 2018an baino %2 altuagoa izan da.