Turismoaren sektoreko autonomo, asoziazio, enpresa eta azpisektoreak webgune-mordoiloan gal ez daitezen, Segittur-ek, Turismoko Estatuko Idazkaritzak hala eskatuta, REACTIVATUR ataria sortu du:  https://www.reactivatur.es/eu/

Bertan, administrazio ezberdinetan eskuragarri dauden laguntza guztiak agertzen dira. Sarbidea erraza eta azkarra da eta ekonomiari, fiskalitateari, lanari, prestakuntzari eta turismoaren eraldaketa digitala lortzeko gauzatzen diren jarduketa guztiei buruzko informazioa eskaintzen du.

Webguneak hainbat irizpideren arabera hautatzeko aukera ematen du: autonomia-erkidegoak, administrazio-mota, hartzaileak eta aplikazio-sektoreak. Mapa bat ere badu, non lurralde bakoitzean indarrean dauden laguntza-kopurua agertzen den.