Natura, landa-turismoa, zikloturismoa, Xacobeo 2021, zuzeneko kultura, hainbat mahai-inguru, aurkezpen eta elkarrizketa, Madril eta Iruñetik eginak eta online konektatuak. Nafarroako standak sektoreko ordezkarien parte-hartzea izango du, gure komunitatearen eskaintza FITURera eramango dutenena, eta, ostiralean, 21ean, Nafarroako lehendakariarena.

Maiatzaren 19tik 23ra FITURen edizio berri bat egingo da, COVID-19a dela-eta hartutako segurtasun-neurriek mugatua.
 
“Nafarroa efektuak” gure komunitateak eskaintzen duen turismo arduratsu eta jasangarriaren aukera paregabe eta erakargarriak azalduko ditu. Helmuga segurua, masifikatu gabeko espazio irekiduna eta lehen mailako proposamen kultural eta ondare immateriala dituena.


Hamaika jarduera antolatu dira jada, eta haietan parte hartuko dute bai sektore turistikoko ordezkariek bai ordezkari instituzionalek ere, esaterako, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok, Kultura eta Kiroleko kontseilari Rebeca Esnaolak eta komunitateko lehendakari María Chivitek.

Nafarroaren apustua, zalantzarik gabe, erreferentziazko helmuga turistiko bihurtzea da. Izan ere, kalitateko produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu, naturgune zoragarriz osatutako ingurune paregabe batean, ongizate –“wellness”– bila datozenentzako aukera mordoarekin, kirola naturan, bertako produktuz osatutako gastronomia bikaina, city break bat helmuga turistiko seguru eta jasangarri batean, eta datozen hilabeteetan eskainiko den eta musika zein zinema ardatz izango dituen programa kultural oso interesgarri batekin.

Hori da “Nafarroa efektua” eta FITUR hura ustiatzeko erakusleiho bikaina izango da maiatzean.

Pandemiak exijitzen dituen segurtasun-neurri guztiekin garatuko da FITUR: lagun-kopuru mugatua, PCR negatiboak derrigorrez eta bertaratzearen kontrol eraginkorra.