Proiektuaren esparrua

Proiektuaren esparrua

“Turismo-helmuga gastronomikoa, nazioartekoa, arduratsua, jasangarria eta kalitate onekoa sendotu eta sustatzeko estrategia” izeneko GATURI2 (EFA043/01) proiektua 2021-2027 Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzako Programaren lehenengo deialdian onetsi zen.

 GATURI2 (EFA043/01) proiektuak POCTEFA 2021-2027 programaren 4.- helburu politikoari (Europa sozialago bat) eta 5. - inbertsio-lehentasunari (Lurralde mugakidea turismo-helmuga jasangarri gisa bultzatzea, partekatutako kultura eta ondarea garatzea, eta haien eragileen jarduera eta gaitasuna sustatzea).
 
​​​​​​​5 erakundek osatutako lankidetza transnazional batek inplementatu du:

Taldeburua: AHN - Asociación de Hostelería y de Turismo de Navarra
INTIA - Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias S.A.
Baionako Merkataritza eta Industria Ganbara (Iparraldea)
Nafarroako Gobernua – Turismo Zuzendaritza Nagusia
Departamentuko Turismo Agentziak (Biarno eta Iparraldea)

GATURI2 EFA 043/01 proiektuaren kofinantzaketa

Europar Batasunak GATURI 2 EFA 043/01 proiektuaren % 65 kofinantzatu du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra herrialde mugakidearen integrazio ekonomiko eta soziala sendotzea.

Gastronomia- eta elikadura-turismoko helmuga mugakidea sendotzea helmuga arduratsu, jasangarri eta kalitate oneko gisa. Kulturaren eta turismo jasangarriaren papera sendotzea garapen ekonomikoan zein inklusio eta berrikuntza sozialean.

PROIEKTUAREN HELBURU NAGUSIA

HELBURU ESPEZIFIKOAK

  • ​​​​​​Turismo-helmuga jasangarri eta kalitate oneko baterantz aurrera egitea, nekazaritzako elikagaien produktu lokalen balioa azpimarratuz eta turismora hurbilduz, baita zirkuitu laburrak sustatzea eta ingurumen- eta gizarte-jasangarritasuneko neurriak (irisgarritasuna) aplikatzea ere.
  • Turismoaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetako profesionalen prestakuntza hobetzea, bezeroei kalitate oneko zerbitzua eskaintzeko.
  • VISITGastrOH! turismo-helmuga finkatzea, helmuga jasangarri eta kalitate oneko gisa kokatuz; horretarako, produktu, ibilbide, jarduera eta establezimendu aitortu berriak gehituko dira.


2021ean diseinatu eta abian jarritako nazioarteko turismo-helmuga batean aurrera egin eta hura finkatu nahi du GATURI2 proiektuak. Turismoa eta gastronomia uztartzen ditu, eta balio-kate osoa, etxaldetik mahairaino, inplikatu nahi du. Helmugak ekoizleak, merkatariak, sukaldariak eta hotelariak barne hartzen ditu, baita beste eragile turistiko batzuk ere. Horiek guztiak izango dira proiektuaren ekintza eta emaitzen onuradun nagusiak. Turismoan jasangarritasun, ardura eta kalitaterantz aurrera egitea funtsezkoa da ingurumena babesteko, garapen sozioekonomiko ekitatiboa sustatzeko, kultura babesteko eta esperientzia turistiko egokiak eskaintzeko.

Bere jarduketen bidez, POCTEFAren 2. eta 3. lurralde-erronkei erantzuna eman nahi die proiektuak, inguruko potentziala, osagarritasuna eta baliabide natural eta turistikoak aprobetxatuz, zertarako eta ingurumenari, gizarteari eta kalitateari dagokienez turismo-helmuga jasangarri gisa duen posizionamendua indartzeko; horrez gain, tokiko ekonomia jasangarriaren garapena sustatu nahi du, zirkuitu laburrak, kalitate oneko nekazaritzako elikagaiak eta landa-turismo arduratsua sustatuz.

Horretarako, proiektuak hainbat esparrutako lanak biltzen ditu:

Jakintzen transferentzia eta jardunbide egokien trukatzea alor garrantzitsuetan, hala nola ingurumen- eta gizarte-jasangarritasunean, kalitate onean eta banaketa-zirkuitu laburretan.

  • Profesionalizazio-plan bat, prestakuntza-ekimenak zehaztuz eta abian jarriz.
  • Helmuga finkatzeko sustapen-plan garrantzitsu bat, turismo arduratsua, jasangarria eta kalitate onekoa sustatuko duten produktu eta ibilbideak sartuz, eta produktu horiek eta helmuga nazioartean sustatzeko ekintzak abian jarriz.

Proiektuak Nafarroa, Iparraldea eta Biarno (Pirinio Atlantikoen Departamentua) izanen ditu ardatz.

ESPERO DIREN EMAITZA NAGUSIAK

•    Enbaxadore-sare bat sortzea. Erregioen ordezkari izango diren profesional esanguratsuak dira, sektore hauetakoak: sukaldaritza, turismoa, merkataritza eta nekazaritza-elikagaiak.
•    Erakustaldiak egitea, sareko eragileen artean ezagutzak trukatzeko.
•    Jardunbide egokiak identifikatzea eta herrialde mugakideen artean trukatzea banaketako, irisgarritasuneko eta ingurumen-iraunkortasuneko kanal laburretan.
•    Turismoaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetako profesionalen prestakuntza hobetzeko plana
•    Helmuga turistikoa finkatu eta sustatzeko estrategia.

EZAGUTU GATURI2 PROIEKTUKO BAZKIDEAK

Gaitasunak eta esperientzia osagarriak dituzten 5 bazkidek osatzen dute lankidetza.

  • AEHN: taldeburua, Nafarroako ostalaritza-sektorea ordezkatzen duen elkartea eta AEI Hoturna-ko kidea. Sektorea oso sakon ezagutzen du, eskarmentu handia du aurreko GATURI proiektuan lider gisa eta proiektu honekin zerikusia duten AEIren jardueretan parte hartu du, hala nola Trantsizio Ekologikoaren eta Energia Eraginkortasunaren Bulego Teknikoa abian jartzeko zereginean. A1-Proiektuaren koordinazio eta kudeaketaren arduraduna izango da.

  • INTIA: nekazaritzako elikagaietan, produktuetan eta ekoizle eta haien beharretan espezializatutako nafar entitatea, eta eskarmentua du merkaturatze-, prestakuntza- eta sustapen-kanaletan bere sektorean. 3. Ekintzaren arduraduna da. Erakustaldi gastronomikoak, ekitaldiak eta jardunbide egokien trukea barne hartzen ditu ekintzak.

  • ​​​​​​​NG: Turismo Zuzendaritza Nagusiak gaitasunak eta ezagutzak ematen ditu turismo-produktuak sortzean, sektorerako prestakuntza-planak prestatzen ditu eta turismoa sustatzen du. Hoturna-ko enpresa-talde berritzailean ere parte hartzen du (hitzaurrean aipatu da). 5. Ekintzaren arduraduna da. Ekintza horretan, helmuga jasangarriaren sustapena diseinatu eta inplementatuko da, produktuak eta ibilbideak barne.

  • ​​​​​​​CCI BPB: Iparraldeko Merkataritza Ganbera den aldetik, bere ezagutzak eta turismoaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetako enpresekin eta haien prestakuntza-beharrekin lan egiteko gaitasuna ematen ditu, eta haien nazioartekotzea bultzatzen aditua da.

  • ADT 64: Pirinio Atlantikoen Departamentuaren estrategia turistikoa prestatzen parte hartzen du eta hura abian jartzea ziurtatzen du. Turismo-sektorean eta prestakuntzan aditua, 4. Ekintzaren ( sektorearen profesionalizazioa) arduraduna da. Gainera, Nekazaritza Ganbera du bazkide elkartu, nekazaritza-sektorea bere lurraldean inplitatu ahal izateko. Biarnoko turismo-klusterra ere du bazkide.

Esteka erabilgarriak

•    www.gaturi.org
•    www.visitgastroh.com
•    www.poctefa.eu