Produktuaren definizioa eta deskribapena

Ignaziotar bideak Ignazio Loiolakoa zaldunak 1522. urtean egin zuen ibilbidea berregiten du. Bere konbertsio espiritualaren ondotik ekin zion erromesaldi hari, Loiolatik abiaturik Jerusalemgo hiri santua helmuga zuena. Gaur egungo ibilbidea osatzeko, santuaren beraren oharrak hartu dira oinarri, eta, Ignazioren Loiolako sortetxean hasita (Azpeitian), Cova de San Ignasi deituriko leizera eramaten gaitu (Montserrateko Monasteriotik hurbil dago, Katalunian).


Ibilbide hau bost autonomia erkidegotatik zehar doa: EAE, Errioxa, Nafarroa, Aragoi eta Katalunia. Ibilbideak denera 700 bat kilometro ditu, eta 27 etapatan banaturik dago.

Produktuarekin lotuta ematen ditugun zerbitzuak

Produktua garatzeko aholkularitza, eta erakunde eta enpresa turistikoak sentsibilizatzea.

 

Lanerako plana:


2020. urtea:
-    Elkarrekiko lan jarraituaren ondotik, protokolo bat sinatu zen 2020ko abenduaren 30ean, Ignaziotar bidea sustatzeko eta hedatzeko Kataluniako Generalitatean, Eusko Jaurlaritzan, Errioxako Gobernuan eta Nafarroako Gobernuan. Aragoik ez zuen sinatu, baina parte hartzen ari da, eta sinatzeko asmoa du.
-    Ignaziotar bideari buruzko liburuxka gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez, alemanez, euskaraz eta katalanez.
-    Ignaziotar urtean ardaztutako dosier informatiboa, prentsarako.
-    Ignazioren erromesaldiaren 500 urteen logo bat egitea.

2021.urtea:
-   Bidearen webgune bat sortzeko lan egiten ari da.
-   Askotariko sustapen jarduketak.

2022.urtea:

Ignazio Bidearen Jubileu Urtea
-  Turismoaren sektorearen eta tokiko erakundeen sentsibilizazioa.

Ignaziotar bidea