SND/257/2020 Agindua, martxoaren 19koa , (martxoaren 19an argitaratu zen) zeinaren bidez eteten baita ostatu turistikoko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera.

Agindu horren bidez:

    Eten egiten da Espainiako lurralde guztian ostatu turistikoko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera, barnean daudela hotel eta antzeko ostatu guztiak, ostatu turistikoak eta egonaldi laburretarako beste ostatu batzuk, kanpinak, karabanentzako aparkalekuak eta horien antzeko bestelako establezimenduak.
    Salbuespenez, baimenduta gelditzen dira establezimendu horien zainketa, segurtasun eta mantentze zerbitzuak.
    Baimentzen da, nolanahi ere, jendearentzat irekitzea aipatutako aginduaren lehenbiziko apartatuan aurreikusitako establezimendu turistikoak baldin alarma egoera deklaratutako egunean bezeroak bazeuzkaten ostatu hartuta modu egonkorrean edo denboraldi baterako. Betiere, horretarako beharrezkoa izanen da ostatu hartuta daudenek behar adinako azpiegiturak izatea beren geletan, premia biziko jardueretarako.
    Hala ere, establezimendu horiek ezin izanen dute bezero berririk onartu, harik eta aurreko apartatuan aurreikusitako etena bukatu arte.