Erkidego guztiek parte hartu ahal izango dute lehiaketa bidez; beraz, proiektuek, energia aurrezteko ingurumen-baldintzak betetzeaz gain, kalitatea erakutsi beharko dute arkitekturari, iraunkortasunari eta irisgarritasunari dagokienean, eta eskabideak, batez ere, haien kalitatearen, aukeraren eta heldutasun-mailaren arabera ebaluatuko dira.

Deialdi hau Europako Batzordeak NextGeneration EU funtsen bidez finantzatuko den Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana onetsi izanaren ondorioetako bat da.