Martxoaren 23ko 277/2020 Ministerio Aginduan ezarritakoaren arabera zerbitzuak eskaintzen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ostatuen zerrenda (funtsezko zerbitzuak eta “beste ostatu turistiko batzuk” izeneko zerbitzua ematea) - 26/04/2020 - 22

Zerrendan ageri den informazioa:

1.- Itzaleztatutako establezimenduek funtsezko zerbitzuak emanen dituzte martxoaren 23ko TMA/277/2020 Ministerio Aginduaren 1. artikuluan ezarritakoaren arabera. Agindu horren eranskina martxoaren 30eko TMA/305/2020 Aginduaren bidez aldatu da.

2.- "Beste ostatu batzuk” izeneko zerbitzua martxoaren 23ko TMA/277/2020 Ministerio Aginduaren 1. eta 2. artikuluetan aipatutako kolektiboei soilik emanen zaie, eta, nolanahi ere, Osasun Ministerioak adierazitako babes-neurriak eta -jarraibideak bete beharko dira, COVID-19a ez kutsatzeko.

3.- Horrela, ministerio agindu horren 1. artikuluari dagokionez, kontuan hartu beharko da Estatuak eguneratu eta EAOn argitara ditzakeen funtsezko jardueren zerrenda,  zehazteko zein langile egon daitezkeen desplazatuta eta, ondorioz, ostatu premian.

4.- Establezimenduek erantzukizunpeko adierazpen bat eskatzen ahalko diete bezeroei, egonaldiaren arrazoiari eta ministerio agindu horretan ezarritako kasuren bati erantzuten diola adierazten duena.

Kontsulta eta jaitsi hemen zerrenda