FITUR 2021ean, Nafarroak denetatik duen lurraldea dela erakutsi nahi du, natura anitzekoa eta aukera turistikoz betea, kirola eta ahalmen kultural erraldoia batzen dituena, eta eremu zoragarri batez segurtasunez, arduraz eta iraunkortasunarekiko konpromisoa zainduz gozatzeko aukera ematen duena. Zurak, landarediak eta burdineko oxidoa bezalako materialek historia, tradizioa, natura eta iraunkortasuna dakarte gogora, “Nafarroako Erresuma” kontzeptuaren balioak eta Nafarroako geografiaren lau eremuek sinbolizatzen duten lau urtaroen batuketa kromatikoaren biltzaileak. Standa une oro COVID-19 araudiak exijitzen dituen higiene- eta segurtasun-protokoloak kontuan hartuta diseinatu da. Horretarako, edizio honen formatu hibridoak beharrezko egiten dituen baliabide audiobisual eta teknikoetarako espazioak ezarri dira eta oztopo arkitektoniko guztiak kendu dira ezgaitasunen bat duten pertsonentzat. “Nafarroako naturaren eta paisaien aberastasuna eta aniztasuna batzeko ideia standean banatutako irudi, landare eta loreei esker transmititzen da. Standean material birziklagarriak eta kontsumo baxuko argiztatzea erabili dira, iraunkortasunaren eta ingurumeneko inpaktua murriztearen alde egin dugun apustuarekin bat”.