Turismoko Estatu Idazkaritzak, Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuaren bidez (ICTE), higienearen eta osasunaren arloko protokolo batzuk garatu ditu COVID-19ari aurre egiteko; protokolo horiek espezifikoak dira, zenbait azpisektore turistikorendako prestatuak, eta osasun-protokolo bakar honen parte: autonomia-erkidegoek COVID-19ari aurre egiteko adostu duten protokoloa.

Jaits itzazu hemen higienearen eta osasunaren arloko protokoloak, azpisektore turistikoendako prestatuak COVID-19ari aurre egiteko Turismoko Estatu Idazkaritzak, Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuaren bidez (ICTE), higienearen eta osasunaren arloko protokolo batzuk garatu ditu COVID-19ari aurre egiteko; protokolo horiek espezifikoak dira, zenbait azpisektore turistikorendako prestatuak, eta osasun-protokolo bakar honen parte: autonomia-erkidegoek COVID-19ari aurre egiteko adostu duten protokoloa. - 13/05/2020 - 22

Hemen jaisten ahal dituzu lehen 12 gidak:

    Landa-ostatuak
    Hotelak eta apartamentu turistikoak
    Kanpinak eta opor-herriak
    Aterpetxeak / hostels-ak
    Turismoko gidak
    Jatetxeak eta jatetxe-zerbitzuak
    Golf-zelaiak
    Museoak eta ondare-lekuak
    Bainuetxeak
    Turismo-bulegoak
    Turismo aktiboa eta ekoturismoa
    Bidaia-agentziak

Dokumentu horiek –indarrean dagoen legedia ukatu gabe– zenbait jarraibide eta gomendio biltzen dituzte, egokiak direnak SARS-CoV-19 birusaz kutsatzeko arriskua gutxitzeko, zerbitzu horiek berriz irekitzen direnean. 
 
Zerbitzu horiek berriro ere abiatuko dira gobernuak argitaratutako egutegiari jarraikiz, edo hemendik aurrera egiten diren aldaketekin bat.