Urte honetan gora egin dute Nafarroan ostatu hartzen duten turisten kopuruak eta beraien batez besteko egonaldiak
Milioi bat turista baino gehiagok igaro dute gaua Nafarroan araututako turismo ostatuetan urteko lehenbiziko zortzi hilabeteetan, hau da, iazko epealdi berean baino %4,2 gehiagok. Horrez gain, igarotako gauak %6,2 gehiago izan dira, fakturaturiko 2.300.603 gau, alegia, Estatistika Institutu Nazionalak turismo establezimenduen okupazioari buruz eginiko inkesten datuek erakusten dutenez. Orokorrean, batez besteko egonaldia 2018an baino %2 altuagoa izan da.