Ekimen honek (Lursarea agentziak eta Pirinio Atlantikoetako Frantziako departamentuak bultzatutako Bicimugi proiektu europarrari esker gauzatu denak) mugikortasun iraunkorra bultzatu nahi du lurraldean, batez ere landa-eremuetan, eta, EuroVelo bideak Nafarroatik igarotzean duen ibilbidea aztertu eta definitu ondoren, horixe da Lursarea lurraldearen eta iraunkortasunaren agentziak– Nasuvinsari atxikita dagoenak– ibilbideko 200 kilometro ingurutan egin duen lehen jarduera. Antzinako landa-bideak lotuz diseinatu du; kasu honetan, Iratikoa.