Espainiako Trenbideen Fundazioak (FFE) Ekimena jakitera emango du. Leitzarango Bisitarien Zentroa eta Latasa, Lekunberri eta Leitzako geltokiak digitalizatzen hasi dira jada; laster izango dira eskuragarri Google Street View-n.

Proiektu osoa Nafarroako Gobernuaren, Nasuvinsaren, Basquetourren, Plazaola Partzuergo Turistikoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko akordio baten emaitza da. 39.500 euroko aurrekontua du eta TrailGazers ekimenaren parte da, hau da, Esparru Atlantikoko Interreg Europako programarena. Nafarroan, Nasuvinsa sozietate publikoak gidatzen du, Lursarea agentziaren bidez.

Plazaolako Bidea iraunkortasunaren adibide da, baita gobernantza-jarduketa egokiarena ere kudeaketa propioa duen entitate batean oinarritua egoteagatik. Gainera, Plazaolako Bide Berdea helmuga seguru gisa kalifikatzea azpimarratu da, izan ere, bide osoa geolokalizatzea funtsezkoa da edozein gorabeherari aurre egiteko.

Latasa: https://goo.gl/maps/wQxBxokGQct3pgcV9
Lekunberri (Kantina): https://goo.gl/maps/R8omTLkoxamf7z2p9
Leitza: https://goo.gl/maps/aqC7d1YVoQqCqTey6