Eskaerak egiteko epea amaitu baino bost egun lehenago, 3.205 eskabide aurkeztu ziren, eta horietatik % 70 baino pixka bat gehiago jatetxeen sektoreari dagozkie. % 73,69 onartu dira, % 11,66 izapidetzen ari dira eta % 14 baino gutxi batzuk gehiago baztertu edo ezeztatu dira, horietako % 91,5 Ogasunean eta/edo Gizarte Segurantzan egunean ez egoteagatik.